Ingeniaritzako inbestidurak: masterrak
2020ko otsailaren 21ean, ostirala, Deustuko Unibertsitatean, 2018-19 ikasturteko promozioko ingeniari berrien inbestidura ekitaldia izango da.
Egitaraua:
18:00ean, Elkarmeza Kapera gotikoan.
19:00. Inbestidura ekitaldia Paraninfoan Unibertsitate Master hauetako tituludunena: Informatikako Ingeniaritza, Telekomunikazioko Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Automatizazioa. Elektronika eta Kontrol Industriala, Automozioko Diseinua eta Fabrikazioa eta Industri Antolaketako Ingeniaritza.
Inbestidura ekitaldiaren egitaraua hau izango da:
- Hasiera: “Agur Jaunak” kantatuko du Katedraleko Musika Kaperako abesbatzak.
2. Fakultateko idazkariak ekitaldiaren prozeduraren berri emango du.
3. Dekanoaren hitzak.
4. Pedro Manuel Sasia irak. doktorearen lectio brevis-a.
5. Gradudun baten hitzak, promozioko ikaskideen izenean.
6. Bi ingeniari berriren adierazpen irmoa, gradudun guztien izenean.
7. Ingeniarien inbestidura.
8. Master Amaierako Proiekturik onenen Sariak banatzea.
9. Aitabitxiren/amabitxiren hitzak. Azken agurra. “Gaudeamus Igitur” kantatuko dute Katedraleko Musika Kaperakoek eta bertaratuek.