Ingeniaritzako inbestidurak: masterrak
2020/02/21
18:00 - 20:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
2020ko otsailaren 21ean, ostirala, Deustuko Unibertsitatean, 2018-19 ikasturteko promozioko ingeniari berrien inbestidura ekitaldia izango da.
Egitaraua:
18:00ean, Elkarmeza Kapera gotikoan.
19:00. Inbestidura ekitaldia Paraninfoan Unibertsitate Master hauetako tituludunena: Informatikako Ingeniaritza, Telekomunikazioko Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Automatizazioa. Elektronika eta Kontrol Industriala, Automozioko Diseinua eta Fabrikazioa eta Industri Antolaketako Ingeniaritza.
Inbestidura ekitaldiaren egitaraua hau izango da:
- Hasiera: “Agur Jaunak” kantatuko du Katedraleko Musika Kaperako abesbatzak. 2. Fakultateko idazkariak ekitaldiaren prozeduraren berri emango du. 3. Dekanoaren hitzak. 4. Pedro Manuel Sasia irak. doktorearen lectio brevis-a. 5. Gradudun baten hitzak, promozioko ikaskideen izenean. 6. Bi ingeniari berriren adierazpen irmoa, gradudun guztien izenean. 7. Ingeniarien inbestidura. 8. Master Amaierako Proiekturik onenen Sariak banatzea. 9. Aitabitxiren/amabitxiren hitzak. Azken agurra. “Gaudeamus Igitur” kantatuko dute Katedraleko Musika Kaperakoek eta bertaratuek.
