Eusko Legebiltzarraren IV. simulazioa

Eusko Legebiltzarraren IV. simulazioa
2022/04/08 – 2022/04/11
Auditoriuma eta Eusko Legebiltzarra
 
Deustuko Unibertsitatea laugarren ikasturtez Eusko Legebiltzarraren simulazioa lantzen ari da. Egitasmo hau, eztabaida-klubari lotutako ikasleek diseinatutako ekimena da, eta Eusko Legebiltzarraren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko etengabeko hezkuntza-lankidetzak ahalbidetzen du.

Simulazioan, ikasleek eginez ikasten dute, hau da, legegintzako prozesu osoa simulatzen dute, Eusko Legebiltzarrarena eredu gisa hartuta. Hau da: ekimenak izapidetzen dira, hasieratik amaierara: testuaren idazketa, zuzenketa-fasea, eztabaida-fasea (ponentzian eta batzordean) eta azken eztabaida eta bozketa Osoko Bilkuran. Eusko Legebiltzarraren prozesua zehazki irudikatzen da, Gobernua, 75 legebiltzarkide, sei talde parlamentarioak, haien aholkulariekin, txostenekin, ponentziekin eta osoko bilkurarekin.

Eta aurten, azterketarako eta eztabaidarako erreferentzia gisa, Eusko Legebiltzarrean tramitatu diren edo horren bidean ari diren lau ekimen legegile hartu dira. Horretarako, aukeratu dira testu hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko kultu lekuen, zentroen eta erlijio aniztasunaren lege-proiektua; ate birakariak saihesteko kargu publikodunen Jokabide Kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea aldatzeari buruz egindako lege-proposamena; Alokairu soziala hirigintzatik bultzatzeko lege-proposamena; eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisiko eta kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege-proposamena. Halaber, euskaraz eta gaztelaniaz, bi hizkuntza ofizialetan egiten da.

Lau legegintza-ekimen simulatu horiek zuzenketa fasea gainditu zuten eta, ponentzian eta batzordeetan eztabaidatu dira. Azkenik, lau batzordeen irizpenak osoko bilkurara eramango dira.

Hori dela eta, lau osoko bilkura simulatu egingo dira guztira: lehenengo osoko bilkurak Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko entzungelan eztabaidatuko dira ostiralean eta larunbatean, apirilak 8an eta 9an. Lehengoa ostiralean izango da, arratsaldeko 15:30ean, eta ate birakariak saihesteko kargu publikodunen Jokabide Kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea aldatzeari buruz egindako lege-proposamen simulatua eztabaidatuko da.

Bigarren eta hirugarren osoko bilkurak larunbatean izango dira, goizeko 09:00etan eta 11:30ean, hurrenez hurren, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisiko eta kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lege-proposamen simulatuko da lehenengo eta jarraian Alokairu soziala hirigintzatik bultzatzeko lege-proposamen simulatua bigarren.

Azkenik, Eusko Legebiltzarrean gauzatuko den Osoko Bilkuraren Simulazioa, datorren astelehenean, apirilak 11n, izango da egitasmoari amaiera emateko. Bertan eztabaidatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko kultu lekuen, zentroen eta erlijio aniztasunaren lege-proiektu simulatua. Saioa 11:30ean hasiko da eta zuzenean, streaming bidez jarraitu ahal izango da, Eusko Legebiltzarraren webgunean.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

  1. Buenas tardes, soy de Perú y quisiera saber si tienen un curso corto de derechos humanos, o constitucional o administrativo para el mes de julio 2022 en adelante.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>