Nerabeen eta gazteen ongizate digitala eta osasun mentala jardunaldia
2026/03/27
09:00 - 13:00
Turing aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Datorren martxoaren 27an, “Nerabeen eta gazteen ongizate digitala eta osasun mentala” jardunaldia egingo da Deustuko Unibertsitateko Turing aretoan. Topaketa horrek egungo erronka handienetako bati buruz hausnartzeko gune izan nahi du.
Pantailak ez dira tresnak bakarrik, nortasuna eraikitzeko, sozializatzeko eta garatzeko espazioak dira. Nerabezaroan eta gaztaroan duten eragina ulertzea ezinbestekoa da hezkuntza, osasun eta gizarte lan arloan.
Jardunaldiaren helburuak:
- Ingurune digitalak nerabeen garapenean duen eragina aztertzea.
- Arrisku faktoreak eta babesa identifikatzea osasun mentalean eta identitatearen eraikuntzan.
- Hezkuntzan eta prebentzioan esku hartzeko tresnak ematea.
- Ongizate digitalean interesa duten profesionalen arteko sarea sortzea.
Programak bi lan-mahai eta eztabaidarako gune bat izango ditu (aurrez aurrekoa eta online). Aurrez aurre parte hartzen dutenek, gainera, ongizate digitalaren arloko escape room batean parte hartzen ahal izango dute Unibertsitateko instalazioetan.
