Jardunaldia: Hazkunde ereduaren aldaketa Txinan, negozio aukerak

Jornada: Cambio de modelo de crecimiento en China, oportunidades de negocio
2016/05/19
18:30 - 20:00
Edificio Aranzadi - Sala B1 - Deusto Business School - Campus San Sebastián
Avenida Mundaiz, 50 Donostia-San Sebastián
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Business Alumnik jardunaldia antolatu du maiatzaren 19an, 18:30ean, Donostian: “Hazkunde ereduaren aldaketa Txinan, negozio aukerak” Jardunaldian izango dira Andrés Herrera-Feligreras, Emergia Partnerseko bazkidea; Ruoxiao Huang, Zhongde Metal Group-eko proiektuen burua Espainiarako eta Ricard Viladot, Fuel Management Technologies-eko kudeatzailea. Horrela da. Txina egoera historikoan dago: hazkundea moteltzen ari da eta, aldi berean, eredu esportatzailea, eta inbertsioak lortzekoa, izatetik barneko kontsumoan oinarritutako eredu berrira aldatzen ari da. Beijingek utzi egin dio atzerriko inbertsioa hazkunde motorra dela pentsatzeari eta fase berrian, kanpoko lankidetza bilatzen du, baina beste era batekoa. Proiektu handi batek artikulatzen du etapa berria, One Belt One Road ekimena, Zetaren bide berria izenez ere ezaguna. Proiektu estrategiko horren bidez lortu nahi da, besteak beste, Txina eta Europa arteko merkataritzak arazorik ez izatea. Prozesu horretan, Txinako hiriak protagonista izango dira, eta, horrela, negoziorako aukera berriak irekiko dituzte euskal enpresentzat. Jardunaldia, topaketa praktikoa izatea da asmoa, eta, modu laburrean, gai horiei buruz hitz egingo da. Bukatzeko, galderak egiteko aukera egongo da eta networkingerako espazioa. Izena emateko...
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude