Jardunaldia: Hazkunde ereduaren aldaketa Txinan, negozio aukerak

Jardunaldia: Hazkunde ereduaren aldaketa Txinan, negozio aukerak
2016/05/19
18:30 – 20:00
Edificio Aranzadi – Sala B1 – Deusto Business School – Campus San Sebastián . Avenida Mundaiz, 50 Donostia-San Sebastián
 
Deusto Business Alumnik jardunaldia antolatu du maiatzaren 19an, 18:30ean, Donostian: “Hazkunde ereduaren aldaketa Txinan, negozio aukerak”

Jardunaldian izango dira Andrés Herrera-Feligreras, Emergia Partnerseko bazkidea; Ruoxiao Huang, Zhongde Metal Group-eko proiektuen burua Espainiarako eta Ricard Viladot, Fuel Management Technologies-eko kudeatzailea.

Horrela da. Txina egoera historikoan dago: hazkundea moteltzen ari da eta, aldi berean, eredu esportatzailea, eta inbertsioak lortzekoa, izatetik barneko kontsumoan oinarritutako eredu berrira aldatzen ari da. Beijingek utzi egin dio atzerriko inbertsioa hazkunde motorra dela pentsatzeari eta fase berrian, kanpoko lankidetza bilatzen du, baina beste era batekoa. Proiektu handi batek artikulatzen du etapa berria, One Belt One Road ekimena, Zetaren bide berria izenez ere ezaguna.

Proiektu estrategiko horren bidez lortu nahi da, besteak beste, Txina eta Europa arteko merkataritzak arazorik ez izatea. Prozesu horretan, Txinako hiriak protagonista izango dira, eta, horrela, negoziorako aukera berriak irekiko dituzte euskal enpresentzat. Jardunaldia, topaketa praktikoa izatea da asmoa, eta, modu laburrean, gai horiei buruz hitz egingo da. Bukatzeko, galderak egiteko aukera egongo da eta networkingerako espazioa.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>