Jardunaldia: “Osasun informazioa aro digitalean eta COVID garaian”

Jardunaldia:
2021/05/28
10:00 – 11:30
Online
 
Deustuko Unibertsitateko Medikuntza graduak “Osasun informazioa aro digitalean eta COVID garaian” jardunaldia antolatu du. Datorren ostiralean izango da, maiatzaren 28an, streaming bidez.

Jardunaldia herritar guztiei, Deustuko unibertsitate elkarteari eta Deustuko Medikuntza Graduko ikasleei zuzenduta dago.

Une honetan, osasun arloko kazetaritzak protagonismo handia hartu du gizartean COVID-19aren pandemiaren ondorioz, eta jardunaldia aukera gisa planteatu da osasunaren arloari lotutako informazio prozesuaren funtzionamendua eta xehetasunak ezagutzeko, bai informazioaren arloko profesionalen ikuspegitik, bai osasun arlokotik, COVID-19aren pandemiarekin testuinguruan kokatuta.

Aurkezlea:

Ander Urruticoechea, Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako Graduko zuzendaria.

Moderatzailea: 

Iñaki Revuelta, osasun komunikazioan espezializatutako kazetaria. Bere jarduera profesionala Docor Comunicación osasun komunikazioko agentzian du.

Hizlariak:

Coral Larrosa, zientzia eta osasun arloko kazetaria da Informativos Telecincon (Mediaset) eta ANIS Osasun Informatzaileen Elkarte Nazionaleko presidenteordea da.

Carlos Mateos, kazetaria eta #SaludSinBulos institutuko koordinatzailea (@SaludsinBulos), COM SALUD erakundeko zuzendaria eta Social Median aditua.  Osasun arloari lotutako jarduera handia du sare sozialetan.

Fermín Apezteguia, Grupo Vocento eta El Correo,  egunkariko osasun arloko kazetari espezializatua eta  Encuentros con la Salud ekimenaren koordinatzailea eta sustatzaileetako bat.

Paula Burgueño: IMQ Zorrotzaurre klinikako ZIUko medikua.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>