Zuzenbideko ikasle berrientzako harrerako jardunaldia
Irailaren 3an, osteguna, harrera egingo zaie Zuzenbide Fakultateko ikasle berriei, Bilboko eta Donostiako campusetan. Jardunaldian zehar, bere ikasketekin eta unibertsitateko bizitzarekin zerikusia duten alderdi garrantzitsuei buruzko informazioa jasoko dute.
Bilboko Campusa
8:45 Harrera Paraninfoaren ondoko klaustroan
Donostiako Campusa
8:45 Harrera Larramendi eraikineko Foro aretoan
Lehenengo egun horretan, Zuzenbide Fakultateko hainbat agintarik egingo diete harrera, unibertsitateko zerbitzuak sakonago azalduko zaizkie eta goiko mailetako ikasleen esku-hartzea ere izango dugu. Lehenengo jardunaldi hau amaitzeko, campusean zehar bisita gidatu bat edukiko dute.
Bigarren eguna pixka bat beranduago hasiko da: 9:00etan Bilboko Campusaren kasuan, eta 9:30ean Donostiako Campusean. Jardunaldi honek ikuspegi akademikoagoa izango du, lehenengo talde-tutoretza izango baitute.
