Hizkuntzei buruzko jardunaldia Bilbon

Hizkuntzei buruzko jardunaldia Bilbon
2016/09/13
09:00 – 14:00
Paraninfoaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren asteartean, irailak 13, Bilboko campusean eta asteazkenean, irailaren 14an, Donostiako campusean, informazioko jardunaldia izango da bertako hizkuntza eskaintzari buruz , ikasleei eta oro har jende guztiari zuzendua. Interesa dutenek eskaintzen diren hizkuntzetako informazioko standak bisitatu ahal izango dituzte 9:00etatik 14:00etara. Hona hemen hizkuntzak:

euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, mandarin txinera eta espainiera atzerritarrentzat. Langile espezializatuek artatuko dute saio horietan.

Deustuko Unibertsitatearen misioan, hizkuntzak ezagutzea funtsezko elementua da, ikasleen goitik beherako prestakuntzan. Gizarte inguruak eta gizarte globalak komunikazioko trebetasunetan aparteko ahalegina egitea eskatzen dute. Bai enpresa munduak, bai nazioarteko truke programetan parte hartzen duten atzerriko unibertsitateek gero eta ikasle eleaniztun gehiago eskatzen dituzte, baita nazioartean aitorpena duten hizkuntzen ziurtagiriak ere.

Hizkuntza Zentroak erantzun egiten die Bilboko eta Donostiako campusetako ikasleek duten hizkuntza arloko prestakuntza beharrari. Sortu zenetik, unibertsitateko elkartearentzako hizkuntza ikastaroak eskaintzen ditu, baita kanpoko beste pertsona batzuentzat ere. Zentroak hizkuntzen pixkanakako ikaskuntza bultzatu, indartu, zabaldu eta ugaritu nahi du, ikasleak unibertsitatean ematen dituen urteetan. Horretarako, egokitu egiten ditu hizkuntzak ikasteko erritmoak gradu eta graduondokoetako prestakuntza akademikoko eskakizunetara. Gaur egun, indarrean dagoen eskola egutegira begira diseinatu eta egokitzen ditu hizkuntza ikastaroak, unibertsitateko ikasketekin bateragarri izango diren ordutegira, alegia.

Gure inguruko beharrizan berriei erantzuteko, euskara, ingeles, frantses, aleman, italiera, mandarin txinera eta atzerritarrentzako espainierako ikastaro orokorrak eskaintzeaz gain, azterketa ofizialak prestatzeko ikastaro bereziak, berariazko helburuetarako hizkuntza moduluak eta lanbideko esparruetara egokitutako programak eskaintzen ditu. Era berean, hizkuntzak ikasteko egonaldiak ere eskaintzen ditu urte osoan zehar, ingeles, frantses eta alemanerako.

Deustuko Unibertsitatea Cambridge, HABE, HSK (txinera) eta Goethe-Institut-en azterketa zentroa da. Gainera, Zentroan badago HABEk (Eusko Jaurlaritza) homologatutako euskaltegi bat, azterketa ofizialak prestatzeko eta egiteko. Azterketak campusean bertan egin daitezke.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>