Jardunaldia: “Solasaldia gizakien salerosketari buruz: Gizakien salerosketa genero indarkeria modura”

Jardunaldia: “Solasaldia gizakien salerosketari buruz: Gizakien salerosketa genero indarkeria modura”
2018/11/27
16:00 – 17:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Deustuko Unibertsitateko Generoari buruzko diziplinarteko plataformak solasaldia antolatu du hainbat arlotako emakumeekin: akademikoekin, gizarteko agenteekin eta Estatuko segurtasun indarrekin, modu kritikoan hausnartzeko emakumezkoei eta neskatoei eragiten dien arazo sozial bati buruz.

Horrela, Drogaren eta delituen aurkako Nazio Batuen Bulegoaren arabera ( UNDOC 2016 ), emakume helduak mundu osoan antzeman den gizakien salerosketaren biktimen % 51 dira.  Guztira, emakumeak eta neskatoak % 71 dira, umeen salerosketaren lau biktimetatik hiru neskatoak dira. Salerosketaren biktima diren emakume eta neskatoen artean, lautik hiru sexu esplotaziorako erabiltzen dira. Ekitaldian, mahai-ingurua eta solasaldia izango dira, hausnarketarako elkarrizketa sortzeko aukera egon dadin publikoaren eta erakunde hauek ordezkatzen dituzten adituen artean: Deustuko Unibertsitatea, Ministerio Fiskala, fenomeno honen aurkako borrokan inplikaturik dauden erakunde sozialak eta Estatuko Segurtasun Indarrak. Saioa doakoa izango da, baina beharrezkoa da izena hemen ematea, toki kopurua mugatua baita.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna Jennifer(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>