ekonomistak jardunaldia: Nolako joerak, halako algoritmoak. Genero Ikuspegia Adimen Artifizialean (IA)
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ekonomistak elkarteko Genero Berdintasunerako Komunitateak izenburu hau duen jardunaldia antolatu du: Nolako joerak, halako algoritmoak. Genero Ikuspegia Adimen Artifizialean (IA)
Adimen artifizialak (IA) eta algoritmoek inguratzen gaituen gizartea moldatu egiten dute. Erabakitzen dute zer informazio eskuratuko dugun, zer musika entzun, zer serie ikusi, nola erantzun email bati, zer burbuila ideologiko izango dugun inguruan, mailegua emango diguten... Eta algoritmo horiek ospitaleetan, ikastetxeetan, polizia-etxeetan, gure etxeetan eta, jakina, gure poltsikoan sartu ditugu.
Zer dakigu haiei buruz? Gutxi edo ezer ez. Opakuak dira, gure begientzat ikusezinak (funtsezkoak aldi berean). Teknologiak sartu digun gol nagusia da pentsaraztea neutroa dela eta hartzen dituen erabakiak hobeak izango direla giza baldintzapenen mende ez egoteagatik... eta ez da beti horrela izaten. Genero joeraz, arraza joeraz, sexu joeraz... beteta dago. Izan ere, askotan joera horiek erreproduzitzen eta anplifikatzen dituzten sistemak dira, gaur egun kultura eta ezagutza transmititzeko funtsezko tresna direlako eta eredu bakarra indartzen duten "egia algoritmiko" ukaezinak sortzen ari direlako.
Eta nola gerta liteke hori zeroak badira eta emozioen mende ez badaude? Gaur egun, adimen artifizialeko aplikazio gehien-gehienak deep learningeko algoritmoen kategorian oinarrituta daude, datu kopuru handiak prozesatu ondoren patroiak ezartzen baitituzte. Hau da, ikastetxe bateko ikasleak dira: testu liburutik ikasten dute (informazio horrekin trebatzen dira inferentzia arauak sor ditzaten) eta irakasleetatik ikasten dute (haiek erabakitzen dute zein gai sartuko diren azterketan... eta ikasleei esaten die, beraz, zein parametro diren garrantzitsuak).
Solasaldi honetan aztertuko dugu zer puntutan eta nola karga daitezkeen alborapenez, zein diren kausak eta nola konpon dezakegun hori.
Teknologiak aurrerapausoak ematen laguntzen digu, baina horretarako inklusiboa eta askotarikoa izan behar du. Ahalegindu gaitezen historikoki baztertuak izan diren pertsona eta kolektiboek beren etorkizun soziotekniko duinak erabakitzeko eta eraikitzeko aukera izan dezaten.
Modalitatea
Presentziala eta online
