ekonomistak jardunaldia: Nolako joerak, halako algoritmoak. Genero Ikuspegia Adimen Artifizialean (IA)

ekonomistak jardunaldia: Nolako joerak, halako algoritmoak. Genero Ikuspegia Adimen Artifizialean (IA)
2024/02/27
18:30 – 19:30
Mercado del Ensanche, Bilbao
 

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ekonomistak elkarteko Genero Berdintasunerako Komunitateak izenburu hau duen jardunaldia antolatu du: Nolako joerak, halako algoritmoak. Genero Ikuspegia Adimen Artifizialean (IA)

Adimen artifizialak (IA) eta algoritmoek inguratzen gaituen gizartea moldatu egiten dute. Erabakitzen dute zer informazio eskuratuko dugun, zer musika entzun, zer serie ikusi, nola erantzun email bati, zer burbuila ideologiko izango dugun inguruan, mailegua emango diguten… Eta algoritmo horiek ospitaleetan, ikastetxeetan, polizia-etxeetan, gure etxeetan eta, jakina, gure poltsikoan sartu ditugu.

Zer dakigu haiei buruz? Gutxi edo ezer ez. Opakuak dira, gure begientzat ikusezinak (funtsezkoak aldi berean). Teknologiak sartu digun gol nagusia da pentsaraztea neutroa dela eta hartzen dituen erabakiak hobeak izango direla giza baldintzapenen mende ez egoteagatik… eta ez da beti horrela izaten. Genero joeraz, arraza joeraz, sexu joeraz… beteta dago. Izan ere, askotan joera horiek erreproduzitzen eta anplifikatzen dituzten sistemak dira, gaur egun kultura eta ezagutza transmititzeko funtsezko tresna direlako eta eredu bakarra indartzen duten “egia algoritmiko” ukaezinak sortzen ari direlako.

Eta nola gerta liteke hori zeroak badira eta emozioen mende ez badaude? Gaur egun, adimen artifizialeko aplikazio gehien-gehienak deep learningeko algoritmoen kategorian oinarrituta daude, datu kopuru handiak prozesatu ondoren patroiak ezartzen baitituzte. Hau da, ikastetxe bateko ikasleak dira: testu liburutik ikasten dute (informazio horrekin trebatzen dira inferentzia arauak sor ditzaten) eta irakasleetatik ikasten dute (haiek erabakitzen dute zein gai sartuko diren azterketan… eta ikasleei esaten die, beraz, zein parametro diren garrantzitsuak).

Solasaldi honetan aztertuko dugu zer puntutan eta nola karga daitezkeen alborapenez, zein diren kausak eta nola konpon dezakegun hori.
Teknologiak aurrerapausoak ematen laguntzen digu, baina horretarako inklusiboa eta askotarikoa izan behar du. Ahalegindu gaitezen historikoki baztertuak izan diren pertsona eta kolektiboek beren etorkizun soziotekniko duinak erabakitzeko eta eraikitzeko aukera izan dezaten.

Modalitatea

Presentziala eta online

Hizlaria:

LORENA FERNÁNDEZ ÁLVAREZ

Informatikako Ingeniaria da eta Informazioaren Segurtasuneko Masterra. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko komunikazio digitaleko zuzendaria da. Lan eremu hauek ditu: ikerketan genero ikuspegia nola txertatu aztertzea, adimen artifizialeko joera intersekzionalak aztertzea, eta “tantaka dagoen hodia” (leaky pipeline) zabaltzea. Horren bidez, emakumeen talentua galtzen dugu STEM titulazioetan.
Gendered Innovations Europako Batzordeko aditu-taldeko kidea da (Stanfordeko Unibertsitatea), adimen artifizialean genero ikuspegia ez txertatzeak duen eragina aztertzen du. Horizon Europe RE-WIRING (Realising Girls ‘and Women’ s Inclusion, Representation and Empowerment) proiektuan parte hartzen du; Vigoko Unibertsitateko Comité de Sabias da Cátedra de Feminismos 4.0ko kide da eta Daniel Innerarity buru duen BBK Kuna Institutuko Adituen Kontseilukoa.

SER irrati kateko “Hoy por Hoy Bilbao” irratsaioan kolaboratzen du 2009tik, teknologiari buruzko atal batekin. Gainera, emakume teknologoaren Ada Byron sariaren epaimahaikidea da. Pablo Garaizar eta Iñigo Maestro Nobel Run-ekin batera, ikuspegi ludiko eta berritzailea duen mahai-jokoa sortu du, zientzian genero estereotipoak eta desberdintasuna zalantzan jartzea eta eraldatzea helburu duena. Emakume zientzialarien egutegia sortu du.

 

Informazio gehiago + izena ematea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>