Jornada inaugural del Congreso Internacional UACES

Jornada inaugural del Congreso Internacional UACES
2015/09/07
Facultad de Derecho
 
Datorren astelehenean, irailaren 7an, 9:00etatik aurrera, Unibertsitateko Paraninfoan, UACES Biltzarraren hasierako jardunaldia antolatu da. Europako hainbat herrialdetako 600 aditu baino gehiago bilduko dira bertan, Europako gaien inguruan sakontzeko.

Zuzenbide Fakultateko dekano Gema Tomásek emango die ongietorria parte hartzaileei. 9:15ean, Paraninfoan bertan, lehenengo ponentzia eskainiko du Simon Bulmer-ek, Sheffield-eko Unibertsitatekoak. Izenburua hauxe izango da: “The changing European Political Landscape: EU integration and the role of the sub-state”. Beste hizlari hauek ere arituko dira: Carlos Llosa, European University Institute-koa; Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendaria; eta Justin Greenwood, Robert Gordon University-koa.

Jardunaldian zehar, eztabaida-mahaiak egongo dira parte hartzaileen artean eta, egunaren amaieran, ekitaldi berezi bat dago aurreikusita. Bertan, Geoffrey Edwards europar ikaskuntzetako adituari hainbat hamarkadatan egin duen ekarpena aitortuko zaio.

Edwards erakundeetan eta haien kanpo politika eta segurtasunean espezializatu da. Cambridge-ko Unibertsitateko Nazioarteko Ikaskuntzen Zentroko Europako Ikaskuntzetako irakaslea da eta Jean Monnet Katedra bat ere badu unibertsitate horretan dagoen Bikaintasuneko Jean Monnet Europar Zentroan Europako Ikaskuntzetako zuzendari gisa.

Ikerketako postuak izan ditu Kanpo Arazoetako Ministerioan eta Commonwealth-ekoan, baita beste erakunde batzuetan ere, Fideikomiso Federalean eta Chatham Housen barne.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>