Deustuko Unibertsitatearen informazioko jardunaldia Iruinean

Deustuko Unibertsitatearen informazioko jardunaldia Iruinean
2020/01/29
17:30 – 20:00
Abba Reino de Navarra Hotela, Iruña. Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
 
Deustuko Unibertsitateak informazio jardunaldia eskainiko du urtarrilaren 29an, asteazkena, 17:30etik 20:00etara bitartean, Iruñeako Abba Reino de Navarra hotelean (interesa dutenek ondo datorkien orduan joan litezke). Ekimenaren helburua da batxilergoko ikasleei eta euren gurasoei ezagutzera ematea zer titulazio emango diren 2020-2021 ikasturtean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako eta Bilboko campusetan eta Gasteizko Egibide Deusto Arriagan.
Unibertsitateko Fakultate bakoitzak stand bat izango du informazio pertsonalizatua eskaintzeko arlo hauetako gradu eta gradu ondokoei buruz: Zuzenbidea, Enpresa, Ingeniaritza, Hizkuntzak eta Komunikazioa, Politika eta Nazioarteko Harremanak, Psikologia, Hezkuntza eta Kirola, eta Teologia. Unibertsitateko arduradunak prest egongo dira etorkizuneko ikasleek izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko: ikasketa planak, lanbideko praktikak, nazioarteko programak, lehen enplegurako laguntzak, atzerrian ikasteko aukerak, bekak, eskolaz kanpoko jarduerak, onarpen prozesua, baldintza ekonomikoak, ostatua, unibertsitateko bizitza, etab. Medikuntzako Graduari dagokionez, Deustuko Unibertsitateak informazio saio berezi bi antolatu ditu, Donostiako campusean (martxoaren 3an) eta Bilboko campusean (martxoaren 13an). Medikuntzarako sarrera eskaera egiteko epea apirilaren 30ean irekiko da, baina beste ikasketa guztietan irekita dago urtarrilaren 15etik.

Jardunaldi honetara joateko komenigarria da aldez aurretik izena ematea esteka hemen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>