2016-17ko PLPEren Informazio Jardunaldia: Iván Redondoren hitzaldia

Jornada informativa del PLPE 2016-17: Conferencia de Iván Redondo
2016/05/17
18:00 - 20:00
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Nahi duzu bidaia zoragarri batean murgildu Espainiako historia politikoan zehar? Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoari buruzko Programa-PLPEren 2016-17ko edizioaren aurkezpena dela eta, Deusto Business Schoolek topaketa bat antolatu du Ivan Redondorekin. De Maquiavelo a nuestros días: deconstruyendo la política en España izenburua duen hitzaldian Espainiako bilakaera politikoari buruzko arlo interesgarriak aipatuko dira, arreta berezia jarrita Espainiako panorama politikoan orain gertatzen ari diren aldaketetan. INSCRIPCIÓN (Toki kopuru mugatua) Iván Redondo Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatuta dago Deustuko Unibertsitatean, Informazio Ekonomikoan Madrilgo Unibertsitate Konplutensean eta Hauteskunde Kanpainen zuzendaritzan, George Washington Unibertsitatean. Madrilen Redondo & Asociados Public Affairs Firm sortu zuen, aholkularitza eskaintzeko hautagai, presidente, enpresa eta gobernuei, eta, horren aurretik, Llorente y Cuenca aholkularitzan egin zuen lan eta Erizaintzako Sindikatu Nazionaleko (SATSE) Lehendakaritzako Komunikazio Kabineteko aholkularia izan zen. Horretaz gain, Diario Vasco (Vocento) egunkariko kolaboratzailea izan zen eta komunikazio ahokularia hainbat enpresatan.   Informazio gehiago
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude