Jardunaldia: Alternatibak berritzen XXI. mendeko indarkeria egoeretan: Adoleszentzia, Emakumea eta Familia”
Datorren ostiralean, azaroak 11, jardunaldia izango da: Alternatibak berritzen XXI. mendeko indarkeria egoeretan: Adoleszentzia, Emakumea eta Familia
Jardunaldiaren antolatzaileak Berriztu Hezkuntza Elkartea eta Deustuko Unibertsitatea dira. Ekitaldian izango da Luis Rojas Marcos AEBetako psikiatra ospetsua, gaur egun New Yorkeko Unibertsitateko Psikiatriako katedraduna.
Helburua da hausnarketa egitea, bai indarkeria dagoen lekuetako profesional adituen argudio teorikotik, bai duela 25 urtetik Berriztu Hezkuntza Elkarteak garatzen ari den laguntza alternatiboetan bizi izandako esperientzia praktikoetatik abiatuta.