Inspirazio Jardunaldia, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioan aditua den Monica Galán Bravorekin

Inspirazio Jardunaldia, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioan aditua den Monica Galán Bravorekin
2020/12/10
18:30 – 19:30
Online
 
Ostegunean, abenduak 10, Deusto Business Alumnik bere hirugarren Inspirazio Jardunaldia eskainiko du Covid 19aren inguruan, Kutxabanken eskutik.

Mónica Galán Bravo, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio aditua ezagutzeko aukera izango dugu, eta azalduko digu zein izan den bere prozesua nazioarteko hizlari bihurtu arte. Bere bidea, bere bizitza ikusteko modua, bere aldaketa profesionalak, bere eraldaketa… elkarrizketa oso pertsonal baten bidez.

Ekitaldian zehar zuzenean egin ahal izango dizkiozu galderak Monicari.

Bere ibilbidea

Monica hezitzailea, nazioarteko hizlaria eta aditua da inpaktuko hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioan. 2018an, “Método BRAVO. La herramienta definitiva (y divertida) para hablar en público de forma brillante en 5 sencillos pasos” liburua argitaratu zuen alientarekin, Planeta Taldearen zigiluarekin. Aurten bederatzigarren edizioa eta best seller zigilua lortu ditu, 10.000 ale baino gehiago paperean salduta.

IKEA, CocaCola, Airbus, Calvin Klein, SAP, Adecco, Banco Santander eta antzeko konpainia handietako taldeak eta zuzendariak komunikazio eta aurkezpen eraginkorretan trebatu ditu. Esperientzia handia du, halaber, ekitaldi handietako zeremonietako hizlari eta maisu gisa. 2020an, The Washington Academyk Napolitan Victory Awards-en eragin handiko emakumeetako bat izendatu du.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>