Jardunaldia: “Prebentzio penala eta arriskuen kudeaketa: enpresaren barruko kontrolaren ezarpen praktikoa”

Jardunaldia: “Prebentzio penala eta arriskuen kudeaketa: enpresaren barruko kontrolaren ezarpen praktikoa”
2016/05/26
18:30 – 20:00
Icaza Auditorium. Hermanos Aguirre, 2 – 48014 – Bilbao – Bizkaia
 
Deusto Business Alumnik jardunaldia eskainiko du maiatzaren 26an Bilbon, izenburu honekin: “Prebentzio penala eta arriskuen kudeaketa: enpresaren barruko kontrolaren ezarpen praktikoa”.
Jardunaldiaren egitaraua:
•Carmen Adan, Bizkaiko Fiskalburua. – 1/2016 ZIRKULARRA, pertsona juridikoen erantzukizun penalari buruzkoa, 1/2015 Lege Organikoak egindako Kode Penalaren erreformarekin bat etorriz. Auzitegi Gorenaren azken epaia.
•Alejandro Bergaz, Albacuseko bazkidea. – Enpresako prebentzio ereduak ezartzeko esperientzia praktikoak.
Solasaldi irekia bezero eta kolaboratzaileekin, erakusteko zeintzuk diren erronka nagusiak eta nola ezarri prebentziorako ereduak.
Enpresen barruko kontrol egokia lan praktika errealen barruan egin behar da eta, zalantzarik gabe, enpresen helburuak betetzen laguntzen du. Zilegi ez diren jokabideak saihesten dira, izatezko eta eskubidezko administrariak babesten dira, prozesuen eraginkortasuna hobetzen da eta “galera ezezaguna” gutxitzen da. Azken batean, enpresa modernoa izango da, eraginkorra, nazioarteko estandarrekin lerrokatua eta merkatu globalean lehiatzeko prestatua.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>