Jardunaldia: Terapia psikologikoen gako eta erronkak gaurko gizartean

Jornada sobre claves y retos de las terapias psicológicas en la sociedad actual
2019/03/21
16:00 - 20:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Martxoaren 21ean, “Terapia psikologikoen gako eta erronkak gaurko gizartean” izeneko jardunaldia izango da. Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak antolatu du, Psikologia eta Hezkuntza Fakultatearekin lankidetzan. Topaketaren helburua da gogoeta egitea gaur egungo gizarteko terapia psikologikoen gakoei eta erronkei eta psikoterapiaren praktikari buruz. Horretarako, metodologia parte hartzailea erabiliko da, aurkezpen teorikoak eta parte hartzaileek lan egiteko mahaiak konbinatuko dira eta, ondoren adituen arteko debatea izango da. Jardunaldiari hasiera emateko mintzatuko dira Josu Solabarrieta, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa, eta Enrique Echeburua, EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna. “Ebidentzian oinarritutako terapia psikologikoak” izango da gaia. Helburua da ulertzea nondik sortzen diren abantailak eta zein diren mugak eta etorkizuneko bideak. Jarraian psikoterapiako aditu profesionalek hartuko dute parte, eta haien parte hartzetik sortutako hausnarketa egiteko talde tailerrak egingo dira, eta, amaitzeko, guztien arteko solasaldia. Eguna: 2019ko martxoaren 21a Ordua: 16:00-20:00 Iraupena: 4 ordu Informazioa: 944 795 270   Informazio gehiago Jardunaldiko kartela
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude