Jardunaldia: Terapia psikologikoen gako eta erronkak gaurko gizartean

Jardunaldia: Terapia psikologikoen gako eta erronkak gaurko gizartean
2019/03/21
16:00 – 20:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Martxoaren 21ean, “Terapia psikologikoen gako eta erronkak gaurko gizartean” izeneko jardunaldia izango da. Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak antolatu du, Psikologia eta Hezkuntza Fakultatearekin lankidetzan.

Topaketaren helburua da gogoeta egitea gaur egungo gizarteko terapia psikologikoen gakoei eta erronkei eta psikoterapiaren praktikari buruz. Horretarako, metodologia parte hartzailea erabiliko da, aurkezpen teorikoak eta parte hartzaileek lan egiteko mahaiak konbinatuko dira eta, ondoren adituen arteko debatea izango da.

Jardunaldiari hasiera emateko mintzatuko dira Josu Solabarrieta, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa, eta Enrique Echeburua, EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna. “Ebidentzian oinarritutako terapia psikologikoak” izango da gaia. Helburua da ulertzea nondik sortzen diren abantailak eta zein diren mugak eta etorkizuneko bideak. Jarraian psikoterapiako aditu profesionalek hartuko dute parte, eta haien parte hartzetik sortutako hausnarketa egiteko talde tailerrak egingo dira, eta, amaitzeko, guztien arteko solasaldia.

Eguna: 2019ko martxoaren 21a
Ordua: 16:00-20:00
Iraupena: 4 ordu
Informazioa: 944 795 270

 

Informazio gehiago

Jardunaldiko kartela

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>