Euskal zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldia eta “Euskal Zuzenbide Zibila: Iragana, oraina eta geroa” erakusketa Donostiako campusean

Jornada sobre Derecho Civil Vasco y exposición Derecho civil vasco: pasado, presente, futuro en el campus de Donostia
2016/04/20
16:00 - 19:00
Gradu aretoa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Zuzenbide Fakultateak, Euskal Zuzenbidearen Akademiarekin batera, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldi bat antolatu du, apirilaren 20an, Donostiako campuseko Gradu aretoan. “Euskal Zuzenbide Zibila: iragana, oraina, etorkizuna” erakusketaren inaugurazioarekin emango zaio hasiera jardunaldiari 16:00etan. Erakusketa apirilaren 26ra arte izango da ikusgai Arrupe eraikinaren beheko solairuan. Ondoren, 16:15ean, José Antonio Rodríguez Ranz jaunak, Erakunde Harremanetako errektoreordeak; Gema Tomás andreak, Zuzenbide Fakultateko dekanoak; eta Andres Urrutia jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidenteak aurkeztuko dute ekitaldia Gradu aretoan. Jardunaldiak bi panel izango ditu: 16:30        Lehenengo panela: Moderatzailea: Oscar Monge Balmaseda jn. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. 16:30        El iter legislativo Hizlaria:                Josu Osés Abando jn. Eusko Legebiltzarreko letratua. 16:45        La vecindad civil. Hizlaria:                José Luis Iriarte Ángel jn. Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedraduna. 17:00        Solasaldia   17:30        Bigarren panela: Moderatzailea:                Andrés María Urrutia Badiola jn. Notarioa, Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidentea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. 17:30        Sucesiones. Hizlaria:                Diego María Granados Asensio jn. Notarioa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.   17:45        Fiscalidad del Derecho civil vasco. Hizlaria:                José Javier García Ross jn. Abokatua. Zuzenbidearen Euskal Akademiako idazkaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. 18:00        Solasaldia   Jardunaldiaren ildotik, Zuzenbide Fakultateak Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu titulua (esteka) jarriko du abian 2016-2017 ikasturtean, Euskal Zuzenbidearen Akademiarekin batera.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude