Jardunaldia: “Gizarte hezkuntza eta herritartasuna: ohiko praktika?”
2015/05/13
09:00 - 13:30
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako Graduak eta Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoak Gizarte hezkuntza eta herritartasuna: ohiko praktika? izeneko jardunaldira gonbidatu nahi zaitu.
Gizarte Hezkuntzak herritartasuna sustatzen eta babesten duen eginkizunaz hitz egiteko, Toni Puig izango dugu, kultura, erakunde publiko, elkarteen sektore eta kultura arloko marketineko gaiei buruzko irakasle eta aholkularia. Tokiko arloan, Espainiako astialdiko lehenengo eskola sortu du, baita Bartzelonako Boluntariotzako Elkarteen Udal Kontseilua ere. (http://www.tonipuig.com;).
Gainera, gai horretan esperientzia duten beste gizarte erakunde batzuek ere hartuko dute parte: CEARek, Giltzarrik eta Zubietxek. Gizarte Hezkuntzako ikasleak arituko dira jardunaldia koordinatzen eta dinamizatzen .
Helburua da profesionalen, ikasleen, ikertzaileen eta gaian interesa duten pertsona guztien artean esperientziak eta kezkak trukatzeko, eztabaidatzeko eta elkartzeko toki bat bultzatzea.
Gizarte hezitzaileentzat eta herritartasuna garatzeko kezkak eta esperientziak partekatzen goiz bat emateko interesa eta gogoa duten pertsona guztientzat da.
PROGRAMA KONTSULTATU
Izena emateko orria
Eskaerak egiteko azken eguna: maiatzaren 8a, 15: 00etan.
Joan izanaren ziurtagiria emango da.
Informazio gehiago: educacionsocial@deusto.es / 94 4 139 056
