Jardunaldiak. “Generoko eten digitala 3.0 . Analisia, diagnostikoa eta esku hartzeko proposamenak”

Jardunaldiak.
2019/12/04
09:00 – 18:00
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Gizarte Balioak taldeak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte “ Generoko eten digitala 3.0. Analisia, diagnostikoa eta esku hartzeko proposamenak” jardunaldira. Asmoa da eragileen arteko topagune bihurtzea eta sarean errepikatzen diren genero desberdintasunekin lotuta dauden ezagutzak, praktikak, hausnarketak eta esperientziak partekatzea.

Goizeko saioan Deustuko Gizarte Balioak ikertaldeak egin duen “Generoko hirugarren eten digitalaren analisia EAEko nerabeen artean” (PI_2016_1_0029) ikerketaren emaitzarik esanguratsuenen aurkezpena egingo da. Oinarrizko ikerketa aplikatuko deialdian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloko proiektuei dirulaguntzak emateko 2019ko deialdian Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko Zuzendaritzak finantzatu dute ikerlana.

Arratsaldeko saioan, berriz, hainbat gaitako adituek tailer praktikoak egingo dituzte sareko erreminta, bideo-joko, ziberindarkeria eta zibersegurtasunaren inguruan. Isa Duque eta Cristina Chinchilla, PsicoWoman proiektukoak, Estibaliz Linares, Ianire Estebanez eta DK4 taldekoak izango dira, besteak beste, tailer horiek bideratuko dituztenak.

Jardunaldietako egitaraua

Jardunaldietan izena ematea doakoa da eta abenduaren 2ra arteko egin daiteke esteka honetan.

Espero dugu parte hartzeko aukera izan eta informazioa interesa izan dezaketenen artean partekatuko duzuela.

Informazio gehiagojornadas.tercera.brecha@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>