#IkusezinaIkusten jardunaldiak

Jornadas #IkusezinaIkusten: Mapear la desaparición
2023/01/25
09:30 - 18:30
Tabakalera 2deo
Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
Gehitu Google Calendarrera

 
#IkusezinaIkusten jardunaldiak EHU-ko Kontu Laborategia ikerketa-taldeak eta Deustuko Unibertsitatearen ARES proiektuak, Medialab Tabakalerarekin batera antolatutatako formazio, eztabaida eta esperimentaziorako gunea da,  mapen inguruko esperientziak ezagutu eta egungo desagertzeko moduei buruz hausnartzeko. Nola kontatu eta erregistratu ezer gutxi dakigun gauza, pertsona eta gertaerei buruz? Zer erregistro egin daiteke daturik ez duten egoeren inguruan? Zerk alde egin digu eskuragarri ditugun mapetatik? Fenomeno horietako asko izendatzeko izen zahar batera jo ohi da: desagertzea. Hala ere, desagertze zahar horiek, behartutakoak, zabaldu egin dira, migratzaileenak, hildako, tratatutako eta ohiko bizimodutik desagertutako emakumeenak, Amerika, Asia, Afrika eta Europako hirien ertzetako biztanleenak ere barne hartzeko. Ikusten ez den jendea. Ikusezinak al dira desagertutako pertsona hauek? Edo horiek irudikatzeko oinordetzan jasotako moduak agortu egin al dira? Desagertze berri horiek kartografiatzeko erabiltzen ditugun estrategiak errotik birpentsatzera behartzen gaituzte: Zenbat pertsona desagertzen dira munduan? Zenbat gatazka ez dira agertzen albisteetan? Zerk uzten du arrastoa eta azaleratu hartaz, eta zer ez? Topaketa Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateko ARES programak eta Medialab Tabakalerak Data Commons Lab taldearen bitartez egindako lanaren jarraipena da. Talde horrek parte hartzearen, gobernu irekiaren eta testuinguru instituzional, profesional eta herritarren datu irekien inguruan lan egiten du. EGITARAUA 09:30: Jardunaldiaren aurkezpena 10:00: Konferentzia – Desaparecidos: Cartografías del abandono. Conversación entre Gabriel Gatti, UPV/EHU, y Miren Gutiérrez, Universidad de Deusto 11:30: Kafea 12:00: Solasaldia. “¿Es posible mapear lo invisible?”
  • Miguel Sevilla-Callejo, Geoinquietos y Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), España
  • Pablo DeSoto, LABoral, Gijón, España
  • Marcia Lika Hattori, INCIPIT, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), España
13:45: Bazkaria 15:15: Konferentzia: Gustavo Faleiros, InfoAmazonia, Brasil 15:45: Solasaldia – “Los mapas invisibles”
  • Paco Arévalo: Proyecto Missing Maps, Médecins Sans Frontières (MSF), España
  • José Bautista, PorCausa, España
17:00: Kafea  17:15: Solasaldia– “Cartografías de la desaparición”
  • Itzel Sánchez, Tecnicas Rudas, México
  • Catherine D'Ignazio, The Massachusetts Institute of Technology (MIT), EEUU
18:30: Itxiera
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude