Motibazio jardunaldiak ikasleentzat Bibiana Ballbérekin
Karrera Profesionalen Sailak eta Deusto Business Alumnik, Banco Sabadell Fundazioarekin lankidetzan, Bibiana Ballbè, kazetari eta thecreative.net plataformaren sortzailea ezagutzeko aukera izan dezazuen nahi dugu.
Sormenaren 21 gakoak izango ditu hizpide.
Desikasten ikastea. Ez dago sormenerako balio duen kode, arau edo dekalogorik. Bada bere baitan zerbait egiazkoa, esplikatzeko ahalegin orori ihes egiten diona. 21 gako horiek garai honetan sormen komunitatetik ikasi ditugun zenbait gauza modu argi, sinple, praktiko eta inspiratzailean sintetizatzeko ahaleginaren emaitza dira, baita Paul Arden, Austin Kleon, Ken Robinson edo Stefan Sagmeister bezalako guruen irakurketa, ideia eta ikuspegi askorena ere.
Mundu guztiak du hizpide. Hari esker emankorragoak, eraginkorragoak eta zoriontsuagoak gara. Enpresek gero eta gehiago baloratzen dute. Baina, zer da sormena? Zein da jatorria eta etorkizuna? Nola sustatzen da? Zein eragin ekonomiko eta sozial du? Baliteke hitzaldi honek jasotzen dituen 21 gakoen igaro ondoren hastea, baina punturen batean hasi behar du. Askatzeko prest?
Edozein gailutatik ikus ditzakezu, online. EMAN IZENA HEMEN