Kirola Biziz

Kirola Biziz
2017/01/26
09:00 – 14:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Bizkaiko kirol-sistemak duen garrantzia azpimarratzeko sortu zen Kirola Biziz, izan ere bizkaitarren garapen profesionalari aukerak emateko eremua da.

Kirola Biziz Bizkaiko kirol-sistemako eragileek elkarrekiko erlazioak izateko espazio bat izango da, non batak bestearekiko duen ezagutza sustatu ahal izango den sistema bera hazteko eta indartzeko oinarri nagusi modura. Hitzaldiak eta enpresen azoka egongo dira Deustuko Unibertsitateko Auditoriumeko klaustroan.

Norentzat?

Kirola Biziz ekimenak animatu egiten du…

Profesionala: Jarduera profesionala Bizkaian garatzen duten edo Bizkaian jaio edota prestatu diren eta kirolarekin, ikuskizunekin edo kirol-praktikarekin zuzeneko edo zeharkako harremana duten pertsona guztiak jardunaldira ongi etorriak izango dira.

Ikaslea: Kirola Biziz ekimena kirol-industrian aritu nahi duten gazteen bila dabil. Adi! Horrek ez du esan nahi atleta hutsak bilatzen dituenik!

Gainera gonbidatuta daude, Euskadiko hiru unibertsitateak, Oinarrizko Prestakuntza, Batxilergoko erakundeak…. Sektoreko enpresen, aukera berrien eta enpresa garrantzitsuetako lan-eskaintzen eta beken berri izan nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri.

Edo enpresa: Bai! Jarduera nagusi gisa kirola duten enpresak bertaratuko dira, bai eta kirol-klubak, ikastetxeak eta kirol-materialeko edo beste zerbitzuetako enpresak ere bai.

Izen ematea hemen.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>