Macarena Olona estatuko abokatuak Ikastetxe Nagusia bisitatuko du

Macarena Olona estatuko abokatuak Ikastetxe Nagusia bisitatuko du
2024/05/07
17:00 – 19:00
Deustuko Ikastetxe Nagusia. 48014
 
Maiatzaren 7an, Ikastetxe Nagusiak askari-solasaldi berezia eskainiko du. Macarena Olona izango du solaskide, Estatuko abokatua eta Espainiako politikaria.

Voxen bozeramailea eta idazkari nagusia izan zen Diputatuen Kongresuan, Voxen hautagaia 2022ko Andaluziako Juntarako hauteskundeetan, eta alderdiaren bozeramailea Andaluziako Parlamentuan, 2022ko uztailean bizitza politikotik erretiratu zen arte. 2023ko maiatzaren 31n, urte horretako hauteskunde orokorretan parte hartzeko politikara itzuli zen, Caminado Juntos izeneko alderdi politiko berri bat sortuta. Alderdi horren buru da orain.

Diputatu ohiak bere ibilbidea xehatuko du eta Soy Macarena liburuaz hitz egingo du, non “Abascalen alderdiaren barruan izandako bizipenak” kontatzen dituen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>