Zuzenbide Fakultateak 2015-2016 ikasturteko ikasle berriak hartuko ditu
9:00etan, Paraninfoan, Zuzenbide Fakultateak ongietorria egingo diete Zuzenbideko Graduko eta titulu propioetako ikasle berriei: Zuzenbideko Gradua + Ekonomia Espezialitatea eta Zuzenbideko Gradua eta IKTen Zuzenbideko Espezialitatea.
Gema Tomás dekanoaren agurrarekin hasiko da harrera egiteko jardunaldia. 9:00etatik 14:05era izango da. Ikasleek aukera izango dute, tutoreen eta unibertsitateko langileen bidez, ikasketen, eskura dituzten unibertsitateko zerbitzuen, campuseko instalaziorik garrantzitsuenen eta bestelakoen inguruko xehetasunak ezagutzeko.
Egun berean, baina arratsaldez, Zuzenbideko + Lan Harremanetako Gradu Bikoitzaren harrerako jardunaldia egingo da. Zuzenbideko graduen kasuan bezala, dekanoak agurtuko ditu ikasleak eta, irakasleen eta tutoreen eskutik, Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen instalazioak eta zerbitzuak ezagutuko dituzte.