Etorkintza Fundazioaren 30. urteurrena Deustun
2018/10/04
09:00 - 17:30
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Etorkintza Fundazioak 30 urte bete ditu eta, hori ospatzeko, jardunaldiak antolatu ditu urriaren 3an eta 4an. Bigarren jardunaldia CRAI liburutegiko Ellacuria aretoan izango da. Inaugurazio ekitaldian, 09:00etan, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Jon Darpón eta Etorkintza Fundazioko Teresa Querejazu arituko dira.
Jarraian, 09:30ean, “El tratamiento penal del cannabis. Nuevas perspectivas” izenburua duen mahai-inguruan izango dira Aitor Brion, Renovatio Fundaziokoa; María Acale Sánchez, Cadizeko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedraduna eta Juan Ayala, Bizkaiko Probintzia Entzutegiko magistratu eta Etorkintza Fundazioko Patronatukoa
Ondoren, 12:00etan, “Tratamiento Residencial de las Adicciones”izeneko mahai-ingurua. Parte hartzaileak Wouter Vanderplasschen, Gent Unibertsitateko Hezkuntza Saileko irakasle elkartua eta Elkarte Terapeutikoei buruzko Europako Behatokiko txostenaren egilekidea; Maite Tudela, GRUP ATRA (Catalunya) taldeko psikologoa; Javier Ogando, Adikzioen Batzordeko presidentea, Bizkaiko Medikuen Elkargoa eta Rodrigo Oraa, Bizkaiko Osakidetzako Adikzioen arduraduna.
Arratsaldez, 16:00etatik aurrera, gai hau aztertuko dute: “Gazteak, kalamua eta Osasun Mentala”. Hauek izango dira hizlariak: Iñaki Egiluz, Gurutzetako Ospitaleko Psikiatriako burua; Koldo Callado, Euskal Herriko Unibertsitatekoa eta Elena Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adizkioen Zuzendaritzako adikzioen arduraduna.
17:30ean, ekitaldiari amaiera ematen arituko dira Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko diputatua; Maria Jesus San Jose, Eusko Jaurlaritzako Lana eta Justiziako sailburua eta Juan Pablo Aia, Etorkintza Fundazioko Patronatukoa.
