Colegio Vizcayak 50 urte bete ditu berezko proiektu pedagogiko berritzailearekin. Pertsona errealitate ireki eta errepikaezintzat jotzen du, bere ingurunearekiko harremanean osatutakoa, azken balio gisa zoriontsu izatea bilatzen duena.
Bere 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Colegio Vizcayak, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, Hezkuntza eremuari (hezitzaileak, ikasleak, ikertzaileak, psikologoak, erakundeetako arduradunak…) eskainitako jardunaldia antolatu du. Bertan, ikastetxea kudeatzen duen kooperatiba aurkeztuko du, bai eta bere euskarria den Fundazioa ere. Horiekin batera, mende erdian zehar heziketa eskaintza bereizia, kalitatezkoa eta berritzailea garatzea ahalbidetu dion hezkuntza-ereduaren berri ere emango du. Kooperatiba aitzindaria izan da Euskadin Montessori sistema Haur Hezkuntzan sartzen.
Jardunaldia aukera paregabea da hezkuntza-komunitateak bertatik bertara ezagut ditzan dagoeneko hemen daukagun etorkizunerako prestakuntza-ereduari buruzko eztabaidan lagundu dezaketen esperientzia ezezagun eta berritzaileak.