Europar Batasuna, giltzarri ekonomiaren susperraldian eta enpresen berrikuntzan
2021/05/06
18:00 - 19:00
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Deusto Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Susana del Riok, Europar Batasunean adituak eta Deusto Business Schoolen "Europar Batasunaren Programa Integral" berriaren zuzendariak, emango duen hitzaldira. Bertan, EBren funtsezko bektoreak eta erronkak aztertuko dira: Next Generation EU, Europako Berreskuratze Funtsa; 2021-2027 Europako Urte Anitzeko Finantza Esparrua Zuzenbidezko Estatuarekin lotzea; Europako demokrazia; Europako dimentsioa duen osasuna; Europako Itun Berdea eta digitalizazioa. Del Rio doktoreak bere azterketaren zati garrantzitsu bat Europaren etorkizunaz egingo du: egitura, gaiak, plataforma digital eleanitzaren funtzionamendua eta herritarren, enpresen eta gizarte zibileko erakundeen parte-hartzea. Halaber, Europako proiekzio politikorako ardatz nagusiak azalduko ditu.
Hitzaldian, Europar Batasunaren Programa Integralaren zuzendari gisa, programaren eduki nagusien berri emango du.
Ezarritako osasun-neurriak zorrotz betez, ekitaldia Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan izango da, hizlaria bertan izango da eta bertaratutakoen kopurua mugatua izango da. Zabalkundea ahalik eta handiena izan dadin, Zoom plataformak ere emango du.
Izen ematea
Zure inskripzioa onartu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu Zoomerako estekarekin. Bertara joan nahi izanez gero, Deusto Business Schooleko taldearen berariazko baieztapena jaso behar duzu; horretarako, Miriam Gomezekin (miriam.gomez@deusto.es) harremanetan jarri beharko duzu.
