Deustuko Unibertsitatea, Confebask eta Eusko Jaurlaritza unibertsitateko ikerketak gizartean duen eragina aztertzen
Jardunaldiko parte hartzaileak hauek izango dira: Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea; Jon Bilbao, Confebaskeko Lan Harremanetako zuzendaria; Peter van der Hidjen, independent expert, former European Commission officer; Marta Soler, Bartzelonako Unibertsitateko CREAko zuzendaria eta Cristina Iturrioz, Deustuko Unibertsitateko Ikerketa eta Transferentziako errektoreordea.
Testuingurua: zergatik den garrantzitsua
Baliabideak gero eta urriagoak dira eta gizarteko erronkak konplexuagoak, eta testuinguru horretan unibertsitateko ikerketak eginkizun garrantzitsua du erantzunak elaboratu eta irtenbideak aurkitzerakoan. Horretarako, ezinbestekoa da unibertsitatea elkarlanean aritzea gizarteko beste agente batzuekin (administrazioa, enpresak, erakunde sozialak eta herritarrak), aldaketa sozialak ezarri eta elkarrekin aurrera egiteko gizarte garatu, bidezko eta jasangarriagorantz.
Deustuko Unibertsitateak konpromiso sendoa du lurraldeko garapen ekonomiko eta sozialarekin, bai bere eremuan, bai erkidegoan bai arlo globalean. Deustuko Unibertsitatea ikerketa estrategia garatzen ari da, hain zuzen ere gizarteko agenteekin batera, etorkizuneko erronkak elkarrekin identifikatu eta ebazteko. Izatez, Adierazpenak jardunaldian dauden agenteen erantzukizuna eta konpromisoa aitortzen ditu eta unibertsitateko ikerketak gizartean duen eraginaren ikuspegia partekatu beharra era bai, izan ere unibertsitatearen eta beste agente batzuen arteko lankidetza eta berrikuntzarako ikerketa sustatu behar da, gure gizartearen erronkei modu eraginkorrean erantzuteko.