Legal Day 2021: Talleres de la Facultad de Derecho dirigidos a estudiantes de Bachillerato

Legal Day 2021: Talleres de la Facultad de Derecho dirigidos a estudiantes de Bachillerato
2021/11/11
09:00 – 18:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
9-10h, Sala Garate

Instagram, Spotify, Google, HBO … zer paper du hemen Zuzenbideak?

Facebook-i demanda jarri zaio erabiltzaileen datuak babesteko eskubideak urratzeagatik… Zelan banatzen du Spotify-k biltzen duen dirua disko konpainia
eta musikarien artean? Sartuko du Netflix-ek iragarkirik bere negozio ereduan? Zelan arautzen da, zigor zuzenbidearen aldetik, ziberdelinkuentzia? Teknologia digitala ulertzen eta arautzen hasita geundela, errealitate berri bat sortu da: adimen artifiziala. Ikusi zein den Zuzenbidearen papera aro digitalean.

10.30-11.30, Sala Garate

Lan-mundua COVID-19 amaitu ondoren: Pentsatu duzu nolakoa izango den lana pandemiaren ondoren?

COVID-19 pandemia lan-munduaren konfigurazioa aldatzen ari da, eta, ondorioz, lan-harremanetan dauden erronka eta aukerei buruzko hausnarketa egin behar da: telelana, plataformen ekonomia, enpresek eskatzen dituzten trebetasun berriak, ingurumenaren aldetik iraunkorra den lana… Etorkizuneko langileak zarete, eta zuen ahotsa beharrezkoa da. Animatu!

12-13h, Sala Garate

Amazon erronka: alderdi legalak eta ekonomikoak aztertzen

Merkataritza elektronikoaren lider global horrekin batera, aurre egin behar diegun erronka berriak aztertuko ditugu —pandemiarekin are azkartuagoak—, eta zuzenbidearen, ekonomiaren eta enpresaren arteko aztertuko erlazioak ditugu. Zuzenbideko gradua + Espezialitate Ekonomikoa aztertzeko asmoa baldin baduzu, lantegi praktiko honetan parte hartu. Titulazio horrek eskaera handia du lan-merkatuan.

13:30-14:00, Klaustroa

Lunch

15-18h, Sala de vistas del Decanato de Derecho

Zure bizitzako epaiketa

Sentitu nahi dituzu abokatuak epaiketaren aurretik sentitzen dituen kilimak? Ez pentsatu gehiago eta ausartu zaitez! «Zure bizitzako epaiketa» jarduerak Zuzenbidearen munduko ateak zabalduko dizkizu. Zure iritzia eman eta eztabaidatuko duzu, legea eskuan duzula ikasiko duzu eta zure bezeroa defendatuko duzu epaiketa batean; azken batean, markatu egingo zaitu gure Unibertsitatetik pasatzeak. ELSA Deustun (Zuzenbideko ikasleen Europako Elkartea), Zuzenbideagatiko ilusioa eta zaletasun bizia duten pertsonen bila gabiltza. Ezaugarri horiek dituzu? Orduan, zeren zain zaude? Utzi lerratzen zure kezkak, eta sartu zaitez abenturan.

EMAN IZENA

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>