Legal Day | Zuzenbidearen munduan egun bat bizitzen gonbidatu nahi zaitugu

Legal Day | Zuzenbidearen munduan egun bat bizitzen gonbidatu nahi zaitugu
2018/11/29
09:30 – 17:00
Zuzenbideko Fakultatea, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusa
 
Facebook, Spotify, Netflix: zer paper du hemen Zuzenbideak?

  • 9:30 – 10:30
  • Zuzenbideko Dekanotzako 1. gela

Facebook-i demanda jarri zaio erabiltzaileen datuak babesteko eskubideak urratzeagatik… Zelan banatzen du Spotify-k biltzen duen dirua disko konpainia eta musikarien artean? Sartuko du Netflix-ek iragarkirik bere negozio ereduan? Zelan arautzen da, zigor zuzenbidearen aldetik, ziberdelinkuentzia? Teknologia digitala ulertzen eta arautzen hasita geundela, errealitate berri bat sortu da: adimen artifiziala. Ikusi zein den Zuzenbidearen papera aro digitalean.

Mundua aldatzeko gai den ikasle talde bat

  • 11:00 – 12:00
  • Garate aretoa

Zuzenbide Fakultateko jarduerak ez dira klaseak amaitzen direnean bukatzen. Gure ikasleek ELSA elkartea osatzen dute, harantzago joan nahi duen elkartea, egungo gaiei buruz (etxegabetzeak, gizarte sareak, ekintzailetza, datuen babesa, etab.) eztabaidatzeko eta Zuzenbideak zer egin dezakeen aztertzeko espazio bat. Baina ez hori soilik. Epaiketen simulazioen bidez prestatzen dira, “summer schools” edo udako ikastaroetan parte hartzen dute eta nazioarteko praktikak egiten dituzte. Ezagutu nahi duzu laster partaide izango zaituen ikasleen mugimendu hori? Zatoz eta ezagutu itzazu!

Ustelkeria gazteen ikuspuntutik. Asko dugu egiteko. Hasiko gara?

  • 12:30 – 13:30
  • Zuzenbideko Dekanotzako 1. gela

Gero eta arruntagoa da hitz hauek entzutea: ustelkeria politikoa, gardentasun falta, herritartasun arduratsua eta etikoa, lidergo etikoa eta antietikoa. Telebista piztea eta gure inguruan zer gertatzen den ikustea baino ez dago. Baina, ez duzu uste hori alda daitekeela? Belaunaldi berriok asko egin dezakegu eta berehala hasi behar dugu. Izan nahi duzu aldaketa horren parte?

Otordu arina

  • 14:00 – 15:00
  • Klaustroa

Bazkaltzen geratu nahi baduzu arratsaldeko jardueretan parte hartzen jarraitzeko, mokadu bat hartzera gonbidatzen zaitugu indarberritzeko.

NBE eta arraza diskriminazioaren kontrako borroka

  • 15:00 – 17:00
  • Paraninfoa

Zuzenbideko gure ikasleek hilabeteak daramatzate lanean, Nazio Batuen Batzarra bera balitz bezala, arrazakeriaren kontrako borrokan. Talde bakoitzak NBEko herrialdekide bat ordezkatzen du, eta denbora horretan ikerlan bat egin dute ordezkatzen duten herrialdean arrazakeriaren inguruan indarrean dagoen legeriari buruz. NBEren simulazio horrren amaiera ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Nazioarteko esparrua gogoko baduzu, ezin duzu galdu!

EMAN IZENA LEGAL DAY-AN!

 

GARRANTZIZKO OHARRA:

  • Lantegietan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea eta ikastetxeko irakasle edo orientatzailearekin etortzea, edo, bestela, jardueretan parte hartzeko baimena ematen duen ikastetxearen agiria ekartzea.

Jaitsi ikastetxearen baimena

  •  Ikasleek NANa ekarri behar dute.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>