Lidergo egokitzailea: ziurgabetasun egoeran haztea
“Lidergo egokitzailea” Harvardeko irakasle Ronald Heifetz-ek sortutako terminoa da eta eredu horren helburua da norbanakoei eta erakundeei laguntzea ingurune desafiatzaileetan moldatzen eta hazten.
Baina, nola jartzen da praktikan? Nolako onurak ekartzen dizkio erakunde bati? Nolako kualitateak izan behar dituzte liderrek horretarako?
Jon Segovia Deusto Business Schooleko Lidergo eta Kudeaketa arloko irakasleak erantzungo die galdera horiei eta beste batzuei, azaroaren 11n, 08:00etan, egingo den lan saioan, Bilboko campusean (Aguirre anaiak, 2).
Ekitaldia PDG Zuzendaritza Orokorreko Programa, barruan egingo da eta bere zuzendari akademiko Marisol Basabe izango da dinamizatzailea. Saioa gosari formatuan egingo da.
Argibide gehiago:
María Eugenia del Barrio
Emaila: eugenia.delbarrio@deusto.es
Tel: 944 139 452