Zuzenbidea eta Adimen Artifizialari buruzko Nazioarteko ll Biltzarra. AAren erregulazioan aurrera eginez

Zuzenbidea eta Adimen Artifizialari buruzko Nazioarteko ll Biltzarra. AAren erregulazioan aurrera eginez

Zuzenbidea eta Adimen Artifizialari buruzko Nazioarteko ll Biltzarra. AAren erregulazioan aurrera eginez

2024/04/11 – 2024/04/12
08:45 – 20:00
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Jakinarazten dizugu Athletic Clubeko 25. Kopa Bilbon ospatuko denez, osteguneko egitaraua egokitu dugu, Athleticzale familiarekin batera Kopa ospatzeko ekitaldiekin bat egiteko.

Ostegun arratsaldean egitekoa zen saioa bertan behera geratu da, agintariek gabarraren ekitaldirako hartutako dituzten neurrien ondorioz 14:30ean itxi beharko delako unibertsitate-campusa.

Hitzaldiak goizeko bi saioetan banatu dira, hemen kontsultatu dezakezun programaren bertsio eguneratuaren arabera.

Adimen Artifiziala (AA) giza adimenaren antzekolan konplexuak egiteko gai diren makinak sortzean oinarritzen da. Ezin dugu jakin makinek noizbait pentsatuko duten, baina bai, pentsatuko balute bezala joka dezaketela. Juristek epe laburrean erabateko aldaketa bati aurre egin beharko diote,azken bi mendeetan ikusi ez den aldakuntzari hain zuzen ere.

Jardunaldian zehar Adimen Artifizialaren eta honako hauen arteko elkarreragina aztertuko da:

  • Europako araudia eta atzerriko jurisdikzioetara esportatzeko aukerak.
  • Zuzenbidearen irakaskuntza.
  • Lan Zuzenbidea.
  • Zerga Zuzenbidea eta zergen kudeaketa.
  • Kontratazioa eta klausula orokorrak.
  • Administrazio kontseiluak.
  • Konkurtso-Zuzenbidea.
  • Artea, sormena eta jabetza intelektuala.
  • Osasun arloan sortutako eragina.
  • Datu zientzia.
  • Portaera etikoa eta moraltasuna.

Izena emateko esteka

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>