Deusto Business Schoolen bazkariak Beatriz Corredor andrearekin. Etxebizitzako ministro ohia eta Erregistratzaileen Elkargoko Harreman instituzionaletako zuzendaria.

Los Almuerzos de Deusto Business School con Beatriz Corredor,  Exministra de Vivienda y Directora de Relaciones Institucionales del Colegio de Registradores
2017/05/08
14:00 - 16:00
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Business Schooleko bazkariak eztabaidarako foro egonkorra da, enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek parte hartzen dutena. Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak. Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute.

Izen ematea Plaza kopuru mugatua, lehentasuna dute Focus Programetako ikasleek.

Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.

Beatriz Corredor Espainiako Gobernuko Etxebizitzako ministro ohia, ia 25 urteko jarduera profesionala du Jabetzako Erregistratzaile modura. Horretaz gain, Administrazio publikoan hainbat kargu izan ditu, Madrilgo udaleko zinegotzia izan da eta Estatuko idazkaria Etxebizitza eta Hirigintzako jardueretarako (Sustapenerako Ministerioa). Abokatutzaren Zuzenbide Zibileko irakasle elkartua da Jarduerarako Unibertsitate Masterrean (Nebrija Unibertsitatea) eta Endeavor España Fundazioko Mentorea, gainera hizlaria ere bai.  Zuzenbidean lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Espainiako Jabetzako eta Merkataritzako Elkargoan sartu zen 1993an. Ondoren, Enpresen Goi Zuzendaritzako programa egin du eta Emakumeak Administrazio Kontseiluetan izeneko programa, IESEn. Informazio gehiagorako: Miriam Gómez Tel.: 91 577 61 89 Emaila: miriam.gomez@deusto.es
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude