Deusto Business Schooleko bazkariak Dídac Lee Hsing Futbol Club Barcelonako Kudeatzailearekin

Deusto Business Schooleko bazkariak Dídac Lee Hsing Futbol Club Barcelonako Kudeatzailearekin
2016/02/02
14:00 – 16:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schooleko bazkarien beste edizio bat, eztabaidarako foro egonkorra da eta enpresetako Kudeatzaile ospetsuak eta izen handiko profesionalek hartzen dute parte. Ekimen horren bidez, parte hartzaileek aukera dute zuzenean ezagutzeko arlo publikoan eta ekonomikoan garrantzia handia duten erakundeen enpresetako arrakasta eta errealitateak. Laneko bazkari modura eta enpresa handietako 25 parte hartzaile-zuzendarirekin, hizlariek beren esperientzia profesionala eta bizitzakoa partekatuko dute konfidentzialtasun giroan.

Oraingo gonbidatua Dídac Lee Hsing da. Fundación Futbol Club Barcelonako kudeatzailerik gazteenetarikoa da, Zuzendaritza Batzordeko kidea da eta Fundación Futbol Club Barcelona Fundazioko 3. Presidenteordea. Informatikako Ingeniaritzako ikasketak ditu, PDG da IESEn eta VCEP (UC Berkeley- Haas Business School). Serieko ekintzailea da eta 20 urte baino gehiago darama startups-ak sortzen eta 15 enpresa baino gehiago sortu ditu. Kontseilari Ordezkaria da Inspirit-en, profil berritzaileko oinarri teknologikoa duen enpresa taldea da eta hainbat sektoretan jarduten du (Online Marketina, Segurtasun Informatikoa, Softwareko Ingeniaritza, E-commercea). Fhios, Hotelerum edo Alpify dira parte hartu duten enpresetako batzuk, 300 langile baino gehiago, Bartzelona, Madril, Buenos Aires, Brasil, Japon, Mexiko, Frantzia, Italia, Txina eta Silicon Valleyn. Dídac-ek Scubastore ere sortu zuen 1998an, gaur egun Tradeinn taldearen jatorria, kirol materialean espezializatutako online denden lehenengo sarea da eta sektoreko e-commerce arloko liderra Europan.

Informazio gehiago

 

Más Información

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>