Deusto Business Schooleko bazkariak Luis Enríquez Vocentoko kontseilari ordezkariarekin

Deusto Business Schooleko bazkariak Luis Enríquez Vocentoko kontseilari ordezkariarekin
2016/11/07
14:00 – 16:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schooleko bazkaria eztabaidarako foro egonkorra da, enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuen parte hartzea duena. Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak. Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan.

Izen ematea

Luis Enríquez

Vocentoko kontseilari ordezkaria da 2011tik. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean lizentziatua da Comillaseko Unibertsitate Pontifikatuan (ICADE). Aurum Producciones-eko Zuzendari nagusia izan zen 1995 eta 2000 bitartean. Unidad Editorial taldean hasi zen 2000. urtean eta Zuzendari eta Kudeatzailea izan zen eskualdeetako edizioetan. 2007an, Taldeko Zuzendari nagusia izan zen eta, besteak beste, Marca, El Mundo eta Expansión egunkarietako goiburuen editorea. Erredakzio eta egunkarien independentziaren alde egitea izan da Vocentoren kudeaketaren ardatz nagusia, paperezko bertsioan eta digitalean. Negozioaren ardatz nagusi modura; errentagarritasuna berreskuratu du, aleen banaketa eta salmenta irabaziak hobetu dituzte eta izenburuen digitalizazio prozesua azkartu dute. Vocento da Espainiako argitaletxeen talde bakarra Interneteko edukien ordainketa ezarri duena.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

3 iruzkinak

Utzi erantzuna Maria de la Torre(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>