Lidergoko Bazkariak Correoseko presidente Javier Cuesta Nuinekin

Lidergoko Bazkariak Correoseko presidente Javier Cuesta Nuinekin
2018/05/07
14:00 – 17:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deustok eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaitu Deusto Business Schooleko Bazkarien beste edizio batera, eztabaidarako foro egonkorra da, eta enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek parte hartzen dute.
Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.

Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan. Chatham House Arauari jarraiturik egingo da jardunaldia.

Inscripción
Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.

Javier Cuesta Nuin

Javier Cuesta Nuin (1957, Barajas de Melo, Cuenca). Bide, Kanal eta Portuetako ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta MBA Fontaineblau-ko INSEADen (Frantzia). Correoseko presidentea da 2012. urtetik, eta konpainia horretako Negozio Estrategia eta Garapeneko zuzendaria 2003an eta 2004an.

Karrera profesionala Schlumberger petroleo zerbitzuen taldean hasi zuen, eta, ondoren, McKinsey Company aholkularitzan garatu zuen bere jarduna. Ibilbide profesionalean, erantzukizun handiko postuak izan ditu sektore desberdinetako enpresetan.

Hain zuzen ere, Cuesta Jazzteleko zuzendari nagusia izan da eta Sabadell-eko Kalkulu Zentroko presidenteordea; horretaz gain, Bio-Oils Energy bioerregaien ekoizpen enpresako zuzendari nagusia ere izan da. Ondoren, posta eta paketeria zerbitzuko operadore espainarraren presidentziara iritsi zen.

Argibide gehiagorako:

 

miriam.gomez@deusto.es

91 577 61 89

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>