Lidergoko Bazkariak María José Álvarezekin
Ekimenaren helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak.
Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek haien lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute konfidentzialtasun giroan. Chatham House Arauari jarraiturik egingo da jardunaldia.
Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko zaie lekua.
María José Álvarez Mezquiriz
María José Álvarez Mezquiriz Bilbon jaio zen. Zuzenbidean lizentziatua da Madrilgo Konplutentse Unibertsitatean; Europako Erkidegoen Zuzenbidean diplomatua da Lovaina Berriko Unibertsitate Katolikoan eta Enpresa Institutuko Kanpo Merkataritzako masterra.
Eulen Taldeko lehendakari exekutiboa da 2016tik. Aurretik, ardura handiko postuetan egon da enpresa horretan.
Hainbat sari jaso ditu karreran zehar. Adibidez, 1999an Urteko Emakume Enpresaria izendatu zuen Espainiako Emakume Enpresarien Federazioak, eta 2003an Montblanc saria Emakume Zuzendariari jaso zuen, ekintzailea eta enpresarako bokazio handikoa izateagatik.
Eulen Taldea
Eulen Taldea liderra da Espainia osoan, enpresa eta administrazio publikoei zerbitzu orokorrak eskaintzen. Estatuan, 49.000 langile baino gehiago ditu, eta guztira 85.000, mundu osoan.
Eulenek, gaur egun, 14 herrialdetan egiten du lan: Espainia, Portugal, AEB, Kolonbia, Costa Rica, Txile, Jamaika, Mexiko, Panama, Peru, Dominikar Errepublika, Oman, Qatar eta Arabiar Emiratoak. Guztietan eskaintzen ditu hainbat zerbitzu: garbitasuna, segurtasuna, zerbitzu soziosanitarioak, mantentze lan integrala, giza baliabideak eta enplegua, besteak beste.
Taldeak egindako salmentak 1.400 milioi eurotik gorakoak izan ziren 2015ean.
Argibide gehiagorako:
Miriam Gómez
miriam.gomez@deusto.es
91 577 61 89
Asistiré al almuerzo
Asistire Almuerzo 9 de abril