PLPE eta PLCE programen bazkariak
Izen ematea
Toki kopuru mugatua; lehentasuna izango dute Focus programetako ikasleek
Izena ematen dutenei e-mailez jakinaraziko zaie plaza duten.
Juan Béjar
Zuzenbidean eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Madrilgo Universidad Pontificia Comillasen (ICAI-ICADE), Juan Béjar Globalviako presidentea da 2009tik. 2015eko uztaila arte, gainera, FCC taldeko presidente ordea eta kontseilari ordezkaria izan zen, aurretik hainbat kargu izan ditu: Cementos Portland Valderrivas-eko presidente exekutiboa, Citigroup Infrastructure Management-eko presidentea, FERROVIAL INFRAESTRUCTURASeko kontseilari ordezkaria eta CINTRAko presidenteorde exekutiboa eta kontseilari ordezkaria. Gaur egun, Globalviako erantzukizunak izateaz gain, Bruc Management S.L.ko lehen exekutibo kargua du. Konpainia hori estatuko eta nazioarteko inbertitzaileekin batera sortu zen eta helburua zen azpiegitura aktiboen portafolio berezi bat izatea eta zuzentzea.
Globalvia
Globalvia munduko liderretako bat da azpiegituretako emakidak kudeatzen, eta lehenengoetariko postuetan dago emakida kopuruetan, Public Works Financing azpiegituretako argitalpeneko rankingaren arabera. Konpainia hori 2007an sortu zen eta 29 proiektu ditu zortzi herrialdetan, autobideak eta trenbideak barne. Globalviaren helburu nagusia da azpiegituren kudeaketako merkatuan gorengo erreferentzia izatea, horretarako erabiltzen duen helburu estrategikoa da akziodunentzako balioa sortzea aktiboen zorroa kudeatuz. Herrialde hauetako merkatuak dituzte helburu: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko herrialdeak, Espainia bereziki, Europar Batasuna eta Ipar Amerika. Oraintsu sartu da Ipar Ameriketako merkatuan, izan ere Pocahontas Parkway autobidea erosi du, Virginiako Richmond-eko ordainpeko autobidea eta Globalviak kudeatuko du datozen 89 urteetan.
Informazio gehiagorako:
Miriam Gómez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: miriam.gomez@deusto.es
Begoña Pérez de Lema
Tel.: 661 57 56 33
Emaila: bperez@comillas.edu