Zuzenbidea + IKTen Espezialitateko ikasleek BIME PRO bisitatuko dute

Zuzenbidea + IKTen Espezialitateko ikasleek BIME PRO bisitatuko dute
2019/10/30
15:00 – 18:00
 
Datorren asteazkenean, urriak 30,  Zuzenbidea + IKTen Espezialitatea graduko Sareko jabetza intelektualaren, industrialaren eta lehiaren zuzenbidea irakasgaiko ikasleek, Jon Artatxo irakaslearekin batera, BIME Pro bisitatuko dute BEC BECen.

Bisitaldian, ikasleek bi saio monografikotan hartuko dute parte; lehenengoan, Jabetza Intelektualak Europan gaur egun duen egoera landuko da, eta bigarrenean, esparru digitaleko eskubideen kudeaketa kolektiborako entitateek dituzten erronkak.

Kontinenteak konektatzeko, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta azken berrikuntzak deskubritzeko espazioa da BIME pro, musikarekin eta gainerako sormen industriekin zuzenean eta zeharka lotutako arloei dagokienean. Programa zabalaren barruan, prestakuntza arloa, topaketa juridikoa (legezkoa), bideo-jokoak eta ekintzaileen gunea dira aipagarrienak.

BIME PRO+LIVEra beren kontura joatea erabakitzen duten ikasleek %50eko deskontua izango dute sarreran, Deustu txartela aurkeztuta.

Argibide gehiago hemen: https://www.bime.net/pro/es/

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>