Deustuko ingeniari berrien inbestidura ekitaldia
2017/03/10
19:00 - 20:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitatean, datorren ostiralean, martxoak 10, 2015-16 ikasturteko Ingeniari berrien inbestidura izango da. Ekitaldia 19:00etan izango da, Paraninfoan. Protagonista izango dira gradu hauetako tituludunak: Industria Antolaketako Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioko Ingeniaritza, Informatika Ingeniaritza eta Ingurumenaren Kudeaketa. Ekitaldietan Master Amaierako Proiektu onenaren Sariak ere emango dira.
2015-16 ikasturtean, ikasketak amaitu zituztenak: Informatika Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko 10 ingeniari; Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko 15; Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko 34; Industria Antolaketako Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko37; Industria Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Unibertsitate Masterreko 13 eta Ingurumenaren Kudeaketari buruzko Unibertsitate Masterreko 11. Guztira 120 profesional berri dira, eta 64k parte hartuko dute inbestidura ekitaldian.
Urte guztietan bezala, Ingeniaritza Fakultateak Karrera Amaierako Proiekturik onenei ematen zaizkien bost sariak ere banatuko ditu. Informatika Ingeniaritzako proiektu onenaren saria Mikel Cañizok irabazi du, Pablo Garaiza irakasleak zuzendutako lan honekin: “Diseño e implementación de una solución Big Data para el mantenimiento predictivo en tiempo real de turbinas eólicas”. Telekomunikazio Ingeniaritzako proiektu onena Guillermo Arroyok irabazi du, Jonathan Ruiz de Garibay irakasleak zuzendutako lan honekin: Diseño e implementación de un algoritmo basado en una unidad de medición inercial para la gestión de la conectividad celular de un sistema de control de cadena frío durante el proceso de carga a un avión”.
Industria Ingeniaritzako proiektu onenaren saria Asier Bilbao Gáratek irabazi du, Jon Garcia Barruetabeña irakasleak zuzendutako lan honengatik: “Estudio de la robustez del proceso de estampación en serie aplicado al aligeramiento de vehículos”. Industria Antolaketako Gradu amaierako proiektu onenaren saria Paula Alegre Arrietak irabazi du, Alex Rayón irakasleak zuzendutako proiektu honekin: “Implementation of a Transportation Management System in Mexico’s companies to improve the overall perfomance”.
Azkenik, Industria Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Ingeniaritzako proiekturik onenaren saria Gabriel Martínez Pieperrek jaso du, Ignacio Angulo irakasleak zuzendutako lan honengatik: “Arquitectura para el despliegue de laboratorios remotos de bajo coste para la gestión de plataformas electromecánicas”.
