Belengo Bakearen Argia

Luz de la Paz de Belén
2017/12/22
19:00 - 20:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Belengo Bakearen Argia eskaut katolikoen arteko tradiziorik garrantzizkoenetariko bat da. Urtero, eskaut austriar bat (besteei laguntzen nabarmena izan dena) Belenera joaten da eta Natibitatearen Basilikan hartzen du argia. Argi hori Austriatik beste herrialde batzuetara joaten da, armiarma sare baten ibilbidea eginez: toki desberdinetako eskautak joaten dira argia dagoen tokira, euren argi eta kandelak itzalita; eta argia protagonista den meza baten ondoren, metxak piztu eta argia dutela itzultzen dira etxera. Gaur egun, argia bost kontinenteetako eskaut katolikoak dituzten herrialdeetara heltzen da, eta toki horietan guztietan ospatzen dira argia jendearen artean zabaltzeko mezak. Gabonak era berezi batean ospatzeko modua da, hurbileko eskautekin. Baina kontua ez da soil-soilik argia herrialde katoliko guztietako eskaut taldeei helaraztea. Argitxo horrek itxaropena eta bakea zabaltzea adierazi nahi du Gabon jaietan, eta guregandik hurbil daudenekin partekatzea, bizitzetan horren beharra izaten baitugu.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude