Belengo Bakearen Argia

Belengo Bakearen Argia
2017/12/22
19:00 – 20:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Belengo Bakearen Argia eskaut katolikoen arteko tradiziorik
garrantzizkoenetariko bat da. Urtero, eskaut austriar bat (besteei
laguntzen nabarmena izan dena) Belenera joaten da eta Natibitatearen
Basilikan hartzen du argia. Argi hori Austriatik beste herrialde
batzuetara joaten da, armiarma sare baten ibilbidea eginez: toki
desberdinetako eskautak joaten dira argia dagoen tokira, euren argi eta
kandelak itzalita; eta argia protagonista den meza baten ondoren,
metxak piztu eta argia dutela itzultzen dira etxera.
Gaur egun, argia bost kontinenteetako eskaut katolikoak dituzten
herrialdeetara heltzen da, eta toki horietan guztietan ospatzen dira
argia jendearen artean zabaltzeko mezak. Gabonak era berezi batean
ospatzeko modua da, hurbileko eskautekin.
Baina kontua ez da soil-soilik argia herrialde katoliko guztietako eskaut
taldeei helaraztea. Argitxo horrek itxaropena eta bakea zabaltzea
adierazi nahi du Gabon jaietan, eta guregandik hurbil daudenekin
partekatzea, bizitzetan horren beharra izaten baitugu.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>