Master class Shujaat Khan musikariarekin, Kepa Junkerak lagunduta

Master class Shujaat Khan musikariarekin, Kepa Junkerak lagunduta
2015/10/29
19:00 – 20:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Shujaat Husain Khan-ek, Indiako musika klasikoko interpreterik handienetarikoak, master class bat eskainiko du Deustuko Unibertsitatean, Kepa Junkerak lagunduta, urriaren 29an. Topaketan parte hartzea doakoa da eta publiko guztiarentzat irekita dago, tokiak bete arte. Bi egun geroago, urriaren 31n, 19:30ean, Euskalduna Jauregian, lehenengo emanaldia eskainiko du Bilbon.

Shujaat Husain Khan musikaria sitar-aren (lute) Imdad Khan gharna tradizioko kidea da, zazpigarrena da musikari handiak etengabe sortu dituen familia leinu batean. Bere gayaki ang estiloak gizakiaren ahotsaren zolitasunak imitatzen ditu. Arlo horretan, Indiako Musika Klasikoan dagoen estilo bakarra garatu du. Erritmorako duen joera neurri handi batean intuiziozkoa da, freskoa eta bat-batekoa, beti ere publikoa harritzeko modukoa. Haren musika bikaina bihotzetik sortzen da eta guztion bihotzetara iritsi.

Hiru urte zituela, Shujaat berarentzat bereziki fabrikatutako Sitar txiki batekin praktikatzen hasi zen eta sei urte zituela, haur prodijioa emanaldiak publikoan eskaintzen hasi zen. Harrezkero, prestigioko musika-jaialdi guztietan aritu da Indian eta mundu osoan, Asian, Afrikan, Ipar Amerikan eta Europan; eta Munduko Musika-Albuminik Onenagatik Grammyetara nominatu dute. 60 album baino gehiago grabatu ditu.

Bere emanaldien artean, aipagarrienak dira Indiako independentziaren 60. urteurrenean ospatutako kontzertuetakoa eta Nazio Batuen Batzar Nagusian emandakoa. Beste leku garrantzitsu batzuetan ere hartu du parte: New Yorkeko Carnegie Hall, Paramount Theater eta Meyers Symphony Theater. Boston Herald-ek, 2000. Urtean, Khanen ikuskizuna urteko 25 ekitaldi garrantzitsuenen artean ezarri zuen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>