Masterclassa Eloy Velascorekin: Europan ustelkeria salatzen dutenen babesa. “Whistleblower” ri buruzko zuzentarau berria
Compliance Officer programaren 3. edizioa abiarazteko, lehena Madrilgo gure egoitzan, Eloy Velascorekin eztabaidatuko dugu salatzaileek justiziari egindako ekarpen baliotsuaz, salaketa-bideez eta barne-ikerketa korporatiboak nola egin behar diren.
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatetik Masterclass honetara gonbidatu nahi zaitugu, datorren ostiralean, azaroaren 22an, goizeko 9etan.
Solasaldia amaitutakoan, kafe batekin jarraituko dugu solasaldia.
Hizlari gonbidatua: Eloy Velasco
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Espezialitate Ekonomikoko diplomaduna, karrerako epailea da 1988tik, eta, gaur egun, Auzitegi Nazionaleko magistratua da.
Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik.
Informazio gehiago Compliance Officer programari buruz.