Mahai ingurua: Bizitzaren amaiera

Mesa coloquio: El final de la vida
2021/10/13
18:00 - 20:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Urriaren 13an, "Bizitzaren amaiera" izenburua duen mahai-ingurua izango da. Bizitzaren amaierako funtsezko uneetan gaixo dagoen pertsonari laguntzen dion osasun profesionalaren posizioa, eginkizuna, hauskortasuna eta zaurgarritasuna aztertuko ditugu, baita paziente ahul horren eskaria eta alderdi bioetikoak ere. Medikuntzako graduak UNIJES Bioetikarekin batera antolatutako jardunaldi honen helburua izango da pertsonengan, gure pazienteengan arreta jartzea, osasun-arloko profesional gisa. Hizlariak:
  • Itsaso Bengoetxea: Deustuko Unibertsitateko Medikuntza Graduko irakasle eta koordinatzailea, zainketa aringarrietako medikua eta eutanasiaren arloko Berme eta Ebaluazio Batzordeko presidentea Euskadin.
  • Julio Gómez: medikua eta San Juan de Dios Ospitaleko Zainketa aringarrien Unitateko koordinatzailea.
  • Roberto Noriega: Deustuko Unibertsitateko Teologia irakaslea, Bioetikan espezializatua eta Comillaseko UPko Bioetikako katedran masterra.
Eguna eta ordua: urriak 13, asteazkena, 18:00etan. Lekua: Deustuko Unibertsitateko Paraninfoa Jardunaldiaren esteka  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude