Mahai ingurua: Genero ikuspegia Giza Baliabideen kudeaketan

Mahai ingurua: Genero ikuspegia Giza Baliabideen kudeaketan
2020/12/03
18:30 – 20:30
Faculty Club-a. Hermanos Aguirre,2-1º
 
#MujeresImbatibles
#PorqueLaDiversidadEnriquece
#DBAIgualdadOportunidades

Deusto Business Alumnik, Kutxabankekin lankidetzan, gonbidapena egiten dizu “Genero-ikuspegia giza baliabideen kudeaketan” izenburupean antolatu duen online formatuko mahai-inguruan parte hartzera.

Gurekin izango ditugu Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitaleko zuzendariaNerea Burgoa, ULMAko Giza Baliabideetako eta Komunikazioko zuzendariaLeire Gartzia, Gizarte eta Erakundeetako doktorea eta Iñaki Vidaurrazaga, Café Fortalezako marketineko zuzendari ohia.

Moderatzailea: Macarena Bergareche, Think Chic komunikazio agentziaren sortzailea

Gaur egun, asko falta da genero-berdintasuna % 100eko errealitatea izateko. Pandemiaren ostean, enpresetara itzultzeko iristen ari diren eskaeren arabera, emakumeen kopurua da oraindik telelana eskatzen duen talderik handiena. Krisi garaian ere gai hori agerian geratzen da.

Sozialki arduratsuak diren enpresek egiaztatu dute langile guztiek beren gain hartzen dutenean emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna, eta kontzeptu hori erabakiak hartzeko eremu guztietan aplikatzen denean, mundu guztia sentitzen dela erakundeak hartzen duen ospearen erantzule, eta, gainera, ezarritako programa eta helburuekiko barne atxikimenduaren maila handitzen dela.

Saioan, azalduko dute nola ikusten duten gaur egun zuzendaritza postuetan emakumearen ikusgarritasunaren bilakaera, aztertuko ditugu erakundeetan ezar ditzakegun ekintza eta neurri mota guztiak gero eta inklusiboagoak izan daitezen; aukera berdintasuna sustatzeko ekintzak ikusiko ditugu, enpresa kulturan eta giza baliabideen kudeaketan zeharkako elementu estrategiko gisa, edo genero ikuspegia politiketan sartzearen garrantzia aztertuko dugu, giza baliabideak… besteak beste

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>